5. Estatistika eragindako administrazioen arabera
Administrazio bakoitzari eragiten dioten kexen proportzioari buruzko datuen arabera, joan den urtean bezala, 2012an Eusko Jaurlaritzaren kontra egin dira kexarik gehienak (% 65,83), eta kexa gutxiago egin dira autonomia erkidegoko udalen jardueren gainean (% 20,02).
Edonola ere, espedienteetan inplikatutako administrazioak ikertzeak ez du esan nahi jarduera okerrik egin dutenik, baizik eta haien jardueraren batek kexa sortarazi duela.
(6. grafikoa)
Zuzenean bideratutako kexen banaketa, eragindako administrazioen arabera
A) Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka
(Eusko Jaurlaritza) egindako kexak
– Banaketa arloka
Eusko Jaurlaritzak eskumen zabala duen arloetan (gizarte babesa eta enplegua, hezkuntza, etxebizitza, herri-administrazioen zerbitzuko langileak, osasuna eta herrizaingoa) egon da kexa-kopururik handiena.
(3. taula)
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexen banaketa, arloen arabera
Arloa | Kop. | % |
Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak | 947 | 59,52 |
Hezkuntza | 137 | 8,61 |
Etxebizitza | 99 | 6,22 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak | 91 | 5,72 |
Osasuna | 90 | 5,66 |
Herrizaingoa | 56 | 3,52 |
Jarduera ekonomikoaren antolamendua | 20 | 1,26 |
Lana eta Gizarte Segurantza | 20 | 1,26 |
Haurrak eta nerabeak | 18 | 1,13 |
Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak | 18 | 1,13 |
Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola | 15 | 0,94 |
Ingurumena | 14 | 0,88 |
Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak | 12 | 0,75 |
Familiak | 11 | 0,69 |
Ezintasunen bat duten pertsonak | 7 | 0,44 |
Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak | 6 | 0,38 |
Ogasuna | 5 | 0,31 |
Justizia | 5 | 0,31 |
Etorkinak | 5 | 0,31 |
Espetxeratuak | 3 | 0,19 |
Emakumeen berdintasuna eta osotasuna | 2 | 0,13 |
Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk | 2 | 0,13 |
Talde terroristen biktimak | 2 | 0,13 |
Hirigintza eta lurralde antolamendua | 2 | 0,13 |
Gaixo kronikoak | 2 | 0,13 |
Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak | 1 | 0,06 |
Animaliak babestea eta edukitzea | 1 | 0,06 |
Guztira | 1.591 | 100 |
– Sailen araberako banaketa
(7. grafikoa)
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexen banaketa, sailen arabera*
* Sail batzuk bikoiztuta daudela dirudi, abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren bidez izan zen gobernu aldaketa dela-eta.
B) Foru administrazioen aurka egindako kexak
– Banaketa lurraldeka
Foru aldundien aurka aurkeztutako erreklamazioen artean, nabarmentzekoa da ugaritu egin direla Bizkaiko Foru Aldundiaren aurkako kexak, guztizkoaren % 52,40 eta gutxitu egin direla Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurkakoak.
(8. grafikoa)
Foru administrazioen aurka egindako kexen banaketa, lurraldeen arabera
– Banaketa arloka
Ohikoa denez, gizarte ekintzaren arloak sortarazten ditu foru administrazioen aurka jasotzen diren kexetatik gehienak.
(4. taula.)
Foru aldundien aurka egindako kexen banaketa, arloen arabera
Arlola | Araba/Álava | Bizkaia | Gipuzkoa | Guztira | Kexak |
Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak | 31 | 71 | 5 | 107 | 39,48 |
Ogasuna | 5 | 19 | 8 | 32 | 11,81 |
Adinekoak eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak | 6 | 17 | 7 | 30 | 11,07 |
Haurrak eta nerabeak | 13 | 8 | 5 | 26 | 9,59 |
Ezintasunen bat duten pertsonak | 9 | 6 | 5 | 20 | 7,38 |
Hirigintza eta lurralde antolamendua | 4 | 4 | 2 | 10 | 3,69 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak | 2 | 1 | 6 | 9 | 3,32 |
Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak | 4 | 3 | – | 7 | 2,58 |
Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak | – | 5 | 2 | 7 | 2,58 |
Hizkuntza eskubideak, kultura eta kirola | – | 3 | 3 | 6 | 2,21 |
Gaixo kronikoak | 3 | 2 | – | 5 | 1,85 |
Ingurumena | 2 | 1 | – | 3 | 1,11 |
Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak | 1 | 1 | 1 | 3 | 1,11 |
Jarduera ekonomikoaren antolamendua | – | 1 | 1 | 2 | 0,74 |
Familiak | 1 | – | – | 1 | 0,37 |
Kontsulta | 1 | – | – | 1 | 0,37 |
Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk | 1 | – | – | 1 | 0,37 |
Etorkinak | – | – | 1 | 1 | 0,37 |
Guztira | 83 | 142 | 46 | 271 | 100 |
C) Tokiko administrazioen aurka egindako kexak
– Banaketa lurraldeka
Kexa gehienak Bizkaiko udalen aurkakoak izan dira, baina kontuan hartu behar da horixe dela lurralderik jendetsuena.
(5. taula)
Tokiko administrazioen aurka egindako kexen banaketa
Kop. | % | |
Bizkaiko udalak | 241 | 49,8 |
Gipuzkoako udalak | 117 | 24,17 |
Arabako udalak | 100 | 20,66 |
Arabako administrazio batzarrak | 12 | 2,48 |
Bizkaiko mankomunitateak, | ||
partzuergoak eta parkeak | 11 | 2,27 |
Gipuzkoako mankomunitateak, | ||
partzuergoak eta parkeak | 3 | 0,62 |
Guztira | 484 | 100 |
(6. taula)
Autonomia erkidegoko udalen eta administrazio batzarren aurka egindako kexak
Arabako udalak | Kop. |
Vitoria-Gasteiz | 76 |
Laudio/Llodio | 6 |
Beste batzuk* | 18 |
Guztira | 100 |
Bizkaiko udalak | Kop. |
Bilbao | 75 |
Getxo | 24 |
Barakaldo | 21 |
Erandio | 13 |
Santurtzi | 11 |
Beste batzuk* | 97 |
Guztira | 241 |
Gipuzkoako udalak | Kop. |
Donostia-San Sebastián | 35 |
Irun | 10 |
Errenteria | 7 |
Tolosa | 7 |
Lasarte-Oria | 6 |
Beste batzuk* | 52 |
Guztira | 117 |
* Zerrenda osoa Arartekoaren web gunean kontsulta daiteke, Berrikuntza eta estatistika atalean.
– Banaketa arloka
Normalean gertatzen den bezala, tokiko administrazioen jarduerek eragindako kexak modu nahiko homogeneoan banatuta daude udalek eskumen garrantzitsuak dituzten arloen artean. Honako arloak nabarmentzen dira: gizarte-bazterketa, adinekoak, haur eta nerabeak eta ezinduak.
D) Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuen aurka egindako kexak
Udalen, aldundien edo Eusko Jaurlaritzaren aurkako kexa horiez gain, beste administrazio batzuen aurkako zenbait erreklamazio ere jaso dira: hain zuzen, erakunde eta organismo publikoen, elkargoen eta abarren aurkakoak. Estatuko administrazioaren aurkako kexak ere atal honetan jasotzen dira. Arartekoak modu informalean ikertu ditu kexa horiek, nahiz eta Estatuko administrazioaren jarduera gure erakundearen kontrol-eremutik kanpo egon.
Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka aurkeztutako kexei dagokienez, asko gutxitu dira iaz izandakoekin alderatuz.
(7. taula)
Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka egindako kexak
Guztira | |
Hezkuntza | 6 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak | 3 |
Guztira | 9 |